EGUTEGIA

Hona hemen DIGA Sarien epeak eta datak:

Urtarrileko 22tik Otsaileko 12ra · LANEN IZEN-EMATEA

Abenduaren 21etik Aurrera DIGA Sarietan parte hartzeko interesa duten guztiek beraien proiektuak bidali ahal izango dituzte. Funtzionamendu zuzena ziurtatzeko parte-hartzaile guztiek izen-emate arauak errespetatu eta sarien oinarriak onartu beharko dituzte.

Otsailaren 12a · IZEN-EMATEAREN EPEMUGA

Urtarrilaren 23an 23:59etan proeiktuak DIGA Sarietarako, Arabako Lehenengo Diseinu Grafikoaren Sarietarako aurkezteko epea amaitutzat emango dugu. Behin epea amaitzen denean ez da egongo sarietan parte hartzeko beste modurik.

Otsailaren 16etik 20ra · BALORAZIO EPEA

Epe honetan, DIGA Sarien epaimahaiak zehaztuko du zein den kategoria bakoitzeko irabazlea.

Otsailaren 26a · SARIEN BANAKETA

Egun berezi honen ezaugarrien berri pixkanaka emango dugu, non ospatuko den eta zeintzuk izango diren sari banaketaren egunean egingo diren ekintzak.