Oinarriak

NORK HARTU DEZAKE PARTE

DIGA Sarien hirugarren edizioko parte-hartzaile guztiak diseinu grafikoaren profesionalak izan beharko dira, “Ikasle” kategorian izena eman dutenak salbuespen.

Parte-hartzaile guztiak diseinu grafikoaren profesional akreditatuak direla baieztatzeko, DIGA Sarien erakundeak hauekin harremanetan jartzeko aukera izango du horrela dela egiaztatzeko.

MADE IN ARABA

2018ko DIGA Sarien bigarren edizioa arabako diseinu grafikoaren profesional guztien parte-hartzera irekita dago. Bete beharreko baldintzak hauek dira: Araban erroldatuta egotea eta lana Arabako lurralde historikoan egitea.

SARIA LORTZEKO KATEGORIA EZBERDINAK

Hauek dira DIGA Sarien hirugarren edizioaren barne dauden kategoriak, informazio gehiago kategoria bakoitza aztertzean.

LANAREN AUTORETZA ETA SARIAREN EMATEA

Sariak lana burutu duten estudioei edo freelance-ei emango zaizkie. Izen-emate atalean zehazten den bezala zuen proeiktuak bidaltzen dizkiguzuenean, agentziaren izena edo freelance-aren edo freelance-en izenak zehaztu beharko dira proiektu bakoitzean.

LANEN AURKEZPENA

Sariak bi urtero egingo dira, beraz sarietan parte hartuko duten lan guztiak 2016ko urtarrilatik 2017ko abenduren 31a bitartean modu publikoan aurkeztuak izan beharko dira.

GEHIENEZ AURKEZTU DAITEZKEEN PROIEKTU KOPURUA

DIGA Sariek proiektu bakoitzaren bikaintasuna eta exekuzio hoberena bilatzen dute agentzia eta freelance bakoitzaren lanean. Helburu hau lortzeko eta sariak masifikatu ez daitezen, agentzia edo freelance bakoitzak gehienez bi lan aurketzu ahal izango ditu kategoria bakoitzean.

AUTORETZA ZIURTAGIRIA

DIGA Sarien antolakuntzak aurkeztutako lanaren profesionalarekin edo bezeroarekin harremanetan jartzeko aukera gordetzen du autoretza ziurtatzeko. Lana aurkezten duenak plagioa edo identitarearen ordezkatzea egiten badu, DIGA Sarien antolakuntzak sariaren ematea baliogabetu ahal izango du.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia diseinu grafikoaren sei profesionalek osatuko dute, Araba lurraldeko esparrutik kanpo aritzen direnak, guztiak ere diseinuaren arloan esperientzia zabalekoak eta proiektuak baloratzeko irizpide handikoak.

Epaimahai kideen artean epaimahai burua izendatuko da, honen botoak balio bikoitza izango du berdinketaren bat suertatzen bada proiektuak baloratzerakoan.

BALORAZIO SISTEMA

DIGA Sarien lehengo edizio honetarako balorazio sistema erraz bat bilatu dugu, edizioak aurrera doazen neurrian sistema hobetzen joango gara.

  • Lan guztiak web honetan aukeztuko dira, izen-emate orrialdean dauden baldintza guztiak betez. Horrela, bai jendeaurrean eta bai epaimahaiarentzat era berean aurkeztuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak erabakiko du nola aurkeztu grafikoki eta nola deskribatu.
  •  Egutegi orrialdean zehazten den bezala, epaimahaiak, aurkezteko epea amaitu ondoren, zazpi egun izango ditu sarietara aurkeztutako lan guztiak baloratzeko.
  • Epaimahaiari, lanen batean zalantzaren bat izanez gero, proiektua gauzatu duen egilearen edo agentziaren email elektronikoa emango zaio zalantza hauek argitzeko.
  • Epaimaihaikide bakoitzak bat, hiru edo bost punturekin baloratuko ditu kategoria bakoitzean hoberenak kontsideratzen dituen hiru proiektuak, hauek sari nagusirako hautagai izan daitezen. Puntuak batuz, kategoria bakoitzean hirugarren, bigarren eta lehenengo postuak definitu ahal izango dira, azkenekoa irabazlea izango da. Berdinketa suertatuz gero, epaimahai buruaren botoak balio bikoitza izango du.
  • Epaimahaiak edozein kategorietako saria hutsik utzi ahal izango du kalitate edo partaidetza eskasagatik.

SARIAK

Irabazle bakoitzari garaikur bat eta diploma bat emango zaio. Bestalde, proiektuaren bezeroari emateko irabazleari beste diploma bat emango zaio, honek dokumentu bat izan dezan estudio edo freelance profesional batengatik egin duen apustua islatuz.

LANEN ERREPRODUKZIOA

DIGA Sarien antolakuntzak saritutako lanen erreprodukziorako eskubidea izango du, beti ere lanaren osotasuna errespetatuz, egilearen izena aipatuz eta sarien promoziorako helburu bakarrarekin, kontsideratzen dituen medioetan.

OINARRIEN ONARPENA

Proiektuen aurkezpenak, aurretik aipatutako oinarrien onarpena suposatzen du.