Ekintzak antolatu eta bultzatu
Eremu pertsonalean, profesionalean eta enpresa mailan gizarterako, enpresetarako eta diseinu grafikoaren profesionalentzat interesgarriak diren ekintzak eta zerbitzuak antolatu eta bultzatu. Ekintza eta zerbitzu guzti hauek zentzu formatiboa, kulturala, asistentziala eta aurreikuspenezkoa izango dute.
Administrazioarekin elkarlana
Administrazio publikoetako kontseiluetan, epaimahaietan edo kontsultarako erakundeetan parte hartzea hauen eskaeragatik, eta presentzia aktiboa izatea hauek antolatzen eta garatzen dituzten diseinu grafikoarekin erlazioa duten ekintza eta gertaeretan.