Erakundeek antolatzen dituzten afixen diseinuaren lehiaketak

By 8 February, 2016 jakinarazpenak @eu

Sortu zenetik,  Diga — Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen elkartea- saiatu egin da gure kolektiboaren lana nabarmentzen eta gizartearentzat inportantea dela adierazten.

Komunikazioaren pentzuan dagoen diziplina den arren, esperientzia estetikoaren potentzialtasun osora irekita dago, garenaren eta izan nahi dugunaren analisia egiteko erreminta da, alegia.
Gure ustez funtsezkoa da gure komunitatea heztea egiten dugu lanaren garrantzian, horrexegatik j
endaurrean konpartitu nahi dugu zuzenean eragiten digun eta kezkatzen gaituen gai bati buruzko gogoeta: erakundeek antolatzen dituzten afixen diseinuaren lehiaketak.

Azken urteotan datu eztabaidaezin batzuk egiaztatu ditugu. Lehiaketetara aurkeztutako lanen kalitateak behera egin du izugarri, baita arlo honetako profesionalen parte-hartzeak ere. Gure ustez diagnosia argia da: boza emateko orduan erabakigarria bada iritzi popularra iritzi teknikoaren gainetik, egoerak txarrera baino ezin du egin.

Gaur egungo hautatzeko eta boza emateko sisteman—azpimarratu nahi dugu sistema horrekin Diga-k ez duela inolako erlaziorik— nepotismoak pisu handiagoa du lan on baten kalitateak baino: sare-sozialetan edo ezagunei eskatutako botoen bidez atxikimendu gehien lortzen duen parte-hartzaileak ziurtatuta izango du saria. Ondorioz, epaimahai batek zorroztasunez epaitzen ez baditu proposamenak, ez da izango parte-hartzaileen artean bere denbora eta talentua emango dituen diseinatzaile grafikorik.

Finean, inportanteena bada espazioak zabaltzea herritarrek parte hartzeko euren balorazioa emanez, zergatik ez gonbidatu iritzia ematera arkitektura proiektu baten lizitazioan? Edo zaindariaren jaietako programazioan? Zergatik erabiltzen dira neurri desberdinak? Hala ere, dinamika honen ospe-galtzea handia bada diseinu grafikoaren profesionalentzat, alderik txarrena hiriarentzat da. Vitoria-Gasteizek islatzen duen irudia ahula eta ausazkoa da, zalantzazkoa. Bere identitatea ahuldu egiten da, kanpotiko hautematean, baita gure autoestimuan ere.

Komunikazioaren munduarekin are eta erlazio gutxien duen pertsona publizitate iragarki on bat baloratzeko gai da edo hunkitzeko gaitasuna du ideia bikain baten aurrean edo irudi ausart bat ikustean. Sormena saritzen duten lehiaketak berriro ere erakargarriak izango badira sortzaileentzat, errespetuz heldu beharko zaie. Beharrezkoa da, beraz, formula berriak bilatzea gure lanbideari merezi duen ospea itzultzeko.