DIGA elkarteak epaimahaikide gisa parte hartu du San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaietako kartela aukeratzeko deialdian. Edizio honetan, gure elkarteko hainbat bazkide hautaketa-batzordeko kide izan dira, proiektu-deialdietan jardunbide egokiak sustatzeko dugun konpromisoa indartuz.
29 profesionalek beren portfolioa aurkeztu zuten lehen fasearen ondoren, sei finalista hautatu ziren. Azkenik, Aiala Luceroren “Erroak eta Poza: Arabako Jaiak 2026 / Raíces y Alegría: Fiestas de Álava 2026” izan da proposamen irabazlea.


