Elkartea

DIGA. Diseinu Grafikoaren Profesionalen elkartea

Elkartearen funtsezko helburuak:

  • Diseinu grafikoaren ogibidea ezagutzera ematea, zer, zergatik eta batez ere zertarako egiten dugun.
  • Gizartean, enpresetan eta arabako instituzioetan diseinuaren kultura eta balioa sustatzea.
  • Diseinatzaile grafikoen ogibidearen interes orokorrak ordezkatzea, administrazio publikoekin dituzten harremanetan batez ere.
  • Diseinu grafikoaren baliagarritasuna, onurak eta produktu eta zerbitzuei ematen dien gehigarrizko balioa zabaltzea, kalitatezko eta bikaintasunezko lan baten bitartez.
  • Araba osoan zehar diseinu grafikoaren ogibidearen baterako errepresentazioa gauzatzea, bazkideen eskubide eta betebeharrak, elkartasuna eta elkarrekiko laguntza bermatu.
  • Profesionalen interesak defendatu intrusismoaren eta norgehiagoka desleialaren aurrean.
  • Diseintzaile grafikoak bere ogibidearen garapenean duen ekiteko askatasuna sustatu eta bermatu, eta bere jarduera irizpide independetzia osoz garatzeko.
  • Diseinu grafikoaren langileentzat babes juridiko egokia sustatzea, batez ere jabetza intelektualari eta industrialari dagokionez.
  • Diseinatzaile grafikoen formazioari eta hobekuntzari laguntzea, beti ere lanaren dimentsio soziala, ekonomikoa eta kulturala azpimarratuz..

Elkartearen helburuak lortzeko berezko funtzioak:

Ekintzak antolatu eta bultzatu

Eremu pertsonalean, profesionalean eta empresa mailan gizarterako, enpresetarako eta diseinu grafikoaren profesionalentzat interesgarriak diren ekintzak eta zerbitzuak antolatu eta bultzatu. Ekintza eta zerbitzu guzti hauek zentzu formatiboa, kulturala, asistentziala eta aurreikuspenezkoa izango dute.

Administrazioarekin elkarlana

Administrazio publikoetako kontseiluetan, epaimahaietan edo kontsultarako erakundeetan parte hartzea hauen eskaeragatik, eta presentzia aktiboa izatea hauek antolatzen eta garatzen dituzten diseinu grafikoarekin erlazioa duten ekintza eta gertaeretan.

Bazkideen onurak eta abantailak

DIGA-ren bazkide profesionalen eskubideak hurrengo hauek izango dira:

  • DIGA!-ren bazkidea izanda elkartearen logotipoa erabiltzea euskarri desberdinetan.
  • Elkartearen web orrialdean agertzea, bai bazkideen atalean, baita ekintza eta berrietako atalean.
  • Deialdien, laguntzen, ekitaldien, etab. informazioa jasotzea.
  • Elkartetik sustatzen diren aktibitate eta tailerretan deskontuak.
  • Elkartearen barrituk ekintzak sustatzea.
  • Deskontuak denda bazkideetan

BAZKIDE IZAN ZAITEZ!

DIGA! Elkartearen partaide izan nahi baduzu bidali iezaiguzu eskakizuna gure helbide elektronikora: ongietorri@digaelkartea.org.

Gogoratu, bazkide izateko dokumentu hauetakoren bat entregatu behar izango duzula:

Zure kontura lan egiten baduzu:

  • Ekonomi Ihardueraren Gaineko Zergaren (EIGZ) kopia, diseinu grafikoarekin zerikusia duen epigrafearekin.
  • Autonomoen azken ordainagiria

Besteen kontura lan egiten baduzu:

  • Azken soldata-orriaren kopia non enpresaren funtzioak eta zereginak islatzen diren (hauek diseinu grafikoarekin erlazio zuzena izan beharko dute).

Sarrera

30

Ordainketa bakarra

Urtero*

€/urtea 30

Urtero

  • Ordainketaren lehenengo urtean, kuota sarreraren hilabetearekin proportzionala izango da, urtarrilean hasita.