ARF 2025 POSTALAK

2025ean berriz gatoz gure postal rockzaleekin, baina bi berrikuntzarekin: edizio osoa bi tintatan da eta zigilua geurea da. Bai, pertsonalizatua.

DIGA eta @eidedesign-etik Gasteiz eta rock and roll-aren omenezko 10 postal berri sortu ditugu, ilustrazioz beteta eta mimo handiz eginda.

Aurkituko gaituzu Azkenako gure standean edo Andre Maria Zuriaren plazan, kontzertu egunetan. Aukeratu postala, idatzi, jarri zigilua eta bidali. DOAN eta unean bertan. Boligrafoa ere zure eskura.

Eta argazkirik gabe ez zara geldituko, ezta? Bidali aurretik, bidaltzen ari zarela, edo jasotzean.
Eta noski: #digaelkartea #eidedesign #azkenarockfestival #vitoriagasteiz

Batzuetan, gauzarik potenteena paperezkoa da. Eta zigiluduna. Eta rockeroa.

🔥📮🔥

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.