Noiztik ez duzu postal bat bidaltzen? Ba al dakizu zer den postala?
Aurten, Azkena Rock Festival jaialdian, DIGA eta EIDEko euskal diseinatzaileek tradizio eder hori berreskuratzen lagunduko dizuegu, eta Gasteizi eta Rock and Roll-ari buruzko 10 diseinu prestatu dizkizuegu.
Azkena Rock Festival jaialdiko gure standean eta Andre Maria Zuriaren plazan, kontzertu egunetan, postalak hartu, idatzi, zigilua jarri eta bidali ahal izango dituzu.
Dena DOAN! unean bertan. Boligraforaino utziko zaitugu.
Instagramera ere eraman dezakezu! Egin argazkiak postalarekin, idatziz, postontzian sartuta… hartzaileak ere egin dezake postala jasotzean.
Hashtag-ak gustatzen zaizkizu? Hona hemen batzuk: #digaelkartea #eidedesign #azkenarockfestival #vitoriagasteiz
Baina onena da aukeratzea, ukitzea, idaztea, zikintzea… eta jasotzen duena aurreko mendeko ohitura batekin harritzea 😉












