ESTATUTUAK
Elkartearen estatutuetako lehenengo kapituluko 2. artikuluan helburu hauek proposatzen ditugu:
1. Diseinu grafikoaren ogibidea ezagutzera ematea, zer, zergatik eta batez ere zertarako egiten dugun.
2. Gizartean, enpresetan eta arabako instituzioetan diseinuaren kultura eta balioa sustatzea.
3. Diseinatzaile grafikoen ogibidearen interes orokorrak ordezkatzea, administrazio publikoekin dituzten harremanetan batez ere.
4. Diseinu grafikoaren baliagarritasuna, onurak eta produktu eta zerbitzuei ematen dien gehigarrizko balioa zabaltzea, kalitatezko eta bikaintasunezko lan baten bitartez.
5. Araba osoan zehar diseinu grafikoaren ogibidearen baterako errepresentazioa gauzatzea, bazkideen eskubide eta betebeharrak, elkartasuna eta elkarrekiko laguntza bermatu.
6. Profesionalen interesak defendatu intrusismoaren eta norgehiagoka desleialaren aurrean.
7. Diseintzaile grafikoak bere ogibidearen garapenean duen ekiteko askatasuna sustatu eta bermatu, eta bere jarduera irizpide independetzia osoz garatzeko.
8. Diseinu grafikoaren langileentzat babes juridiko egokia sustatzea, batez ere jabetza intelektualari eta industrialari dagokionez.
9. Diseinatzaile grafikoen formazioari eta hobekuntzari laguntzea, beti ere lanaren dimentsio soziala, ekonomikoa eta kulturala azpimarratuz.
Elkartearen helburuak lortzeko berezko funtzioak:
- Ekintzak antolatu eta bultzatu
Eremu pertsonalean, profesionalean eta empresa mailan gizarterako, enpresetarako eta diseinu grafikoaren profesionalentzat interesgarriak diren ekintzak eta zerbitzuak antolatu eta bultzatu. Ekintza eta zerbitzu guzti hauek zentzu formatiboa, kulturala, asistentziala eta aurreikuspenezkoa izango dute. - Administrazioarekin elkarlana
Administrazio publikoetako kontseiluetan, epaimahaietan edo kontsultarako erakundeetan parte hartzea hauen eskaeragatik, eta presentzia aktiboa izatea hauek antolatzen eta garatzen dituzten diseinu grafikoarekin erlazioa duten ekintza eta gertaeretan.