DIGA SARIAK 2023

Gure sektoreko bikaintasuna eta arrakasta-kasuak saritu nahi ditugu, bai diseinatzaileen lana, bai diseinu grafikoaren onurak eta balio erantsia apustu egin eta ulertu dituzten enpresa, elkarte, erakunde edo erakundeena.

OINARRIAK

DIGA Sarien laugarren edizioko parte-hartzaile guztiak diseinu grafikoaren profesionalak izan beharko dira, “Ikasle” kategorian izena eman dutenak salbuespen.


Parte-hartzaile guztiak diseinu grafikoaren profesional akreditatuak direla baieztatzeko, DIGA Sarien erakundeak hauekin harremanetan jartzeko aukera izango du horrela dela egiaztatzeko.

2023ko DIGA Sarien bigarren edizioa arabako diseinu grafikoaren profesional guztien parte-hartzera irekita dago. Bete beharreko baldintzak hauek dira: Araban erroldatuta egotea eta lana Arabako lurralde historikoan egitea.

Ikasleen kategorian parte hartzeko baldintza izanen da Arabako lurraldearen diseinuan ikasketa arautuetan matrikulatuta egotea.

Hauek dira DIGA Sarien laugarren edizioaren barne dauden kategoriak, informazio gehiago kategoria bakoitza aztertzean.

 Identitate korporatiboa
Enpresa bat, marka bat, produktu bat edo zerbitzu bat identifikatzen laguntzen duten elementu guztiek osatzen dute identitate korporatiboa. Identitate korporatiboaren sorkuntza logotipo soil bat izan daiteke, edo konplexutasun handiago dakarren prozesua izan daiteke: logotipoa, tipografia, gama kromatikoa, ildo grafikoa, identitate korporatiboaren gidaliburua, etab.

→ Editoriala
Kategoria honen barne dauden proiektuak testuaren maketazioa nagusi dutenak dira. Prentsa, egunkariak, aldizkariak, katalogoak, memoria korporatiboak, etab.

→ Grafika publizitarioa
Kategoria honen barnean dauden proeiktuak, produktu edo zerbitzu baten promozioa helburu duten lanak dira. Garatzen diren euskarria ez da garratzitsua, baizik eta duten emaitza grafikoa: liburuxkak, txartelak, egutegiak, flyer-ak, etab.

→ Digitala (Web, apps..)
Online kontsumoa helburu duten proiektuak egongo lirateke kategoria honetan, azpikategoria gehiago egin genitzazke baina hemen sartuko ditugu ezaugarri hoiek dituzten lanak: web korporatibo baten diseinua, landing page bat, email marketing kanpaina bat, eCommerce plataforma baten diseinua, etab.

Packaging
Kontsumorako den produktu baten bilgarriak edo elementu grafikoak dira packaging-a. Botila baterako etiketa, elikagai baten ontzia, produktu bat biltzen duen kutxa edo poltsa, etab.

→ Ikus-entzunezkoa
Kategoria honetan, bideo bidezko animazioarekin diseinu grafikoak bizia hartzen duen ikus-entzunezko proiektuak sartzen dira, grabazioarekin, ekoizpenarekin eta audioarekin hartu-emanean.

→ Ikasleak ( Araban-ko)
Kategoria honen helburua ikasleen lana saritzea da, ez bakarrik gainditzen saiatzen direnena baizik eta kalitatezko proiektuak garatzen dutenena. Ikasleek era guztietako proiektuak aurkeztu ahal dituzte, ikasgai baten barnean dauden proiektuak edo ikasketa amaierako proeiktuak.

→ Diseinu jasangarria
Diseinu grafiko jasangarria eskatzen dituen kanpoko ingurumen-gaiei buruzko diziplina da, baina baita bizi-ziklo osoan materialak berrerabiltzeko gaitasunari buruzkoa ere. Hori, beraz, ez da soilik diseinuaren beraren inguruan egiten. Diseinu grafiko jasangarria “egungo beharrak etorkizuneko belaunaldienak arriskuan jarri gabe asetzen dituena” izango litzateke.

Sariak lana burutu duten estudioei edo freelance-ei emango zaizkie. Izen-emate atalean zehazten den bezala zuen proeiktuak bidaltzen dizkiguzuenean, agentziaren izena edo freelance-aren edo freelance-en izenak zehaztu beharko dira proiektu bakoitzean.

Sarietako obra guztiak jendaurrean aurkeztu beharko dira 2022ko urtarrilaren 1etik 2023ko uztailaren 31ra.

DIGA Sariek proiektu bakoitzaren bikaintasuna eta exekuzio hoberena bilatzen dute agentzia eta freelance bakoitzaren lanean. Helburu hau lortzeko eta sariak masifikatu ez daitezen, agentzia edo freelance bakoitzak gehienez bi lan aurketzu ahal izango ditu kategoria bakoitzean.

DIGA Sarien antolakuntzak aurkeztutako lanaren profesionalarekin edo bezeroarekin harremanetan jartzeko aukera gordetzen du autoretza ziurtatzeko. Lana aurkezten duenak plagioa edo identitarearen ordezkatzea egiten badu, DIGA Sarien antolakuntzak sariaren ematea baliogabetu ahal izango du.

Epaimahaia diseinu grafikoaren sei profesionalek osatuko dute, Araba lurraldeko esparrutik kanpo aritzen direnak, guztiak ere diseinuaren arloan esperientzia zabalekoak eta proiektuak baloratzeko irizpide handikoak.

Epaimahai kideen artean epaimahai burua izendatuko da, honen botoak balio bikoitza izango du berdinketaren bat suertatzen bada proiektuak baloratzerakoan.

DIGA Sarien laugarrengo edizio honetarako balorazio sistema erraz bat bilatu dugu, edizioak aurrera doazen neurrian sistema hobetzen joango gara.

  • Lan guztiak web honetan aukeztuko dira, izen-emate orrialdean dauden baldintza guztiak betez. Horrela, bai jendeaurrean eta bai epaimahaiarentzat era berean aurkeztuko dira. Parte-hartzaile bakoitzak erabakiko du nola aurkeztu grafikoki eta nola deskribatu.

  • Egutegi orrialdean zehazten den bezala, epaimahaiak, aurkezteko epea amaitu ondoren, zazpi egun izango ditu sarietara aurkeztutako lan guztiak baloratzeko.

  • Epaimahaiari, lanen batean zalantzaren bat izanez gero, proiektua gauzatu duen egilearen edo agentziaren email elektronikoa emango zaio zalantza hauek argitzeko.

  • Epaimaihaikide bakoitzak bat, hiru edo bost punturekin baloratuko ditu kategoria bakoitzean hoberenak kontsideratzen dituen hiru proiektuak, hauek sari nagusirako hautagai izan daitezen. Puntuak batuz, kategoria bakoitzean hirugarren, bigarren eta lehenengo postuak definitu ahal izango dira, azkenekoa irabazlea izango da. Berdinketa suertatuz gero, epaimahai buruaren botoak balio bikoitza izango du.

  • Epaimahaiak edozein kategorietako saria hutsik utzi ahal izango du kalitate edo partaidetza eskasagatik.

Irabazle bakoitzak kategoria egiaztatzen duen trofeoa lortuko du, bai eta diploma bat ere, proiektu irabazle horren azken bezeroari emateko. Dokumentu honen bidez, zerbitzuak eskatu dituen enpresak lanaren edo freelance profesionalaren balorazioa egiten du.

DIGA Sarien antolakuntzak saritutako lanen erreprodukziorako eskubidea izango du, beti ere lanaren osotasuna errespetatuz, egilearen izena aipatuz eta sarien promoziorako helburu bakarrarekin, kontsideratzen dituen medioetan.

Proiektuen aurkezpenak, aurretik aipatutako oinarrien onarpena suposatzen du.

EGUTEGIA

Ekainaren 23tik
Irailaren 08 arte

1. Lanen Izen-ematea

Diga Sarietan parte hartu nahi duten guztiek bidal ditzakete beren proiektuak. Funtzionamendu egokia ziurtatzeko, parte-hartzaile guztiek izena emateko arauak bete beharko dituzte eta lehiaketaren oinarriak onartu beharko dituzte.

Irailaren 8an, 23:59an

2. Izena-emateko azken eguna

Irailaren 8an, 23:59an, amaitutzat emango dugu Arabako Diseinu Grafikoaren Sarien proiektuak aurkezteko epea. Izena emateko epea bukatutakoan, ezin izango da sarietan parte hartu.

Irailaren 8tik
19ra

3. Balorazio-aldia

Egun horietan, Diga Sarietako epaimahaiak erabakiko du nor den kategoria bakoitzeko irabazlea.

Irailaren 22an

4. Sari-banaketa

Egun berezi honen ezaugarrien berri pixkanaka emango dugu, non ospatuko den eta zeintzuk izango diren sari banaketaren egunean egingo diren ekintzak.

EPAIMAHAIA

Sariaren kalitatea egiaztatzeko, Diga Sarien epamahia diseinu grafikoaren munduan jarduera zabaleko profesionalek osatzen dute. Epaimahaikide guztiak Arabako kanpoko profesionalak dira.

SARIEN
BANAKETA

Sariak 2023ko irailaren 22an banatuko dira, 19:30ean, Gasteizko Villa Suso jauregian. Egun horretarako, diseinu grafikoko profesionalen elkarteak jardunaldi bat antolatu du, eta diseinu grafikoa izango da lanen aurkezpenaren protagonista.

1. Lanaren izena eta deskripzioa 

Lan guztiek identifikatzen duten izen bat eraman beharko dute, izen motza eta zuzena izan behar du. Izenarekin batera deskripzio motz bat idatzi, honek proiektuaren helburua eta funtzioa ulertzen lagundu behar du. Deskripzio hau zure lanaren berezitasunak, ezaugarriak, konplexutasunak, etab. esplikatzeko argumentu bakarra izango da.

2. Irudi kopurua eta neurria

Lana aurkezteko, gutxienez 3 eta gehienez 5 irudi entregatu beharko dizkiguzu zure proiektua erakusteko. Lan guztiek 72ppp izan beharko dituzte, 1800px-eko zabalera eta 1200px-eko altuera izan beharko dute, .jpg formatuan web ingurunerako optimizatua. Baldintza hauek betetzen ez dituzten lanek ez dute sarietan parte hartuko.

3. Lanen bidalketa

Ikusten duzunez, formatu digitalean bakarrik iristen zaizkigu lanak, prozesua erraztuz. Zure lanak bidaltzeko, izena emateko mezuan bertan erantsitako fitxategi gisa gehitu ditzakezu.

Irudiak web ingurunerako optimizatuak egon beharko dira lehen azaldutako baldintzak betez.

4. Oinarrien betetzea

DIGA Sarietan parte hartzen baduzu sarien oinarriak irakurri eta guztiak onartzen dituzula ulertuko dugu.