Maiatzaren 7an, Ander Iturbe eta Martarekin C.Dehesa batera, Amurrioko jaiak iragarriko dituen kartel irabazlearen aukeraketa batzordean parte hartu dugu.
Gure sektorean jardunbide egokiak gauzatzeko estandarretara hurbiltzen den proiektu baterako deia izan da, eta DIGA Bilbaok Amurrioko Udala eskertu eta baikortasunez baloratzen du. Administrazio publikoen eta diseinuaren munduaren arteko aliantzak sortzeko beharrezkoak diren hasierako urratsak erakusteko helburuarekin, proposamen bakoitza baloratu da aurkezpenaren, originaltasunaren eta kalitate teknikoaren (konposizioa, materialak, trazua eta kolorearen erabilera) arabera, baita jaietako elementu tradizionalen sarreraren arabera ere.
Era berean, Gasteizko inauterietako eta Andre Maria Zuriaren jaietako kartelerako aukeraketa epaimahaietan parte hartu dugu, eta, gainera, parte hartzeko oinarriak profil profesionalago batera hurbiltzen lagundu dugu, bi lehiaketetan dosierrak aurkeztuz, Arabako Foru Aldundiak zuzendutako San Prudentzio jaietako kartelaz gain.