Fundación Vital Fundazioak (FVF) gonbidatzen ditu, DIGA y EIDE elkarteen kolaborazioarekin, diseinuaren alorreko profesionalak edo enpresak «Proiektuaren deialdi» honetan aurkeztera, Gasteizko zentroan zentro kultural eta sozial berri baten garapenean parte hartzeko.
Helburua da bere ikuspegia partekatzen duen eta modu eraginkorrean transmititu dezakeena aurkitzea, honako hauen bidez:
- Identitatearen diseinua. Gogoangarria, esklusiboa eta FVFren balore eta helburuekin koherentea den identitatearen proposamena garatzea. Espazio berriaren bereizgarri izango diren berrikuntza, irekitasuna eta aniztasuna islatuko dituen identitate bisuala bitarteko eta euskarri askotan (digitalak, inprimakiak, espazialak, merchandising, etab.) aplikatzeko bezain malgua izanik.
- Identitatearen komunikazioa. Komunikazio sailari espazio berri honi buruzko zenbait komunikazio ildo estrategiko planteatzea, Fundazioarentzat eta bere komunitatearentzat mugarri garrantzitsua izango dena.
Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 3ra arte egongo da zabalik. Balorazio batzorde batek hiru hautagaitza finalista hautatuko ditu, eta bakoitzak diseinu-proposamen bat garatu ahal izango du 3.000 €-en truke. Hautagaitza irabazleak FVFrekin adostuko ditu azken enkarguaren baldintzak, prozesua eta xehetasunak.
–> DEIALDIAREN OINARRIAK
–> IZENA EMATEKO GALDETEGIA
DEIALDIAREN XEHETASUN BATZUK
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Diseinuaren alorreko profesionalek eta enpresek parte hartu ahalko dute, banaka zein elkarlanean (aldi baterako enpresen elkartzea beharrezkoa izan gabe), hurrengo baldintzak betetzen dituztenak:
- Diseinuaren alorrean jarduera profesionala egin izana eta antzeko proiektuetan esperientzia izatea 5 urtez.
- Zerga betebeharrak eguneratuta izatea.
- Egoitza soziala edo jarduera lurralde nazionaleko edozein autonomia erkidegotan izatea.
FASEAK
Deialdiak hiru fase ditu:
- Lehen fasea: Hautagaien aurkezpena ekainak 3 arte
Aurkeztutako dokumentazioa aztertzearen bidez pertsonak edo enpresak proiektua egiteko duten gaitasuna baloratuko da. Kosturik eta ordainsaririk gabeko fasea. - Bigarren fasea: hautagai finalisten hautapena eta proposamenen aurkezpena uztailak 6 arte
Hautatutako hiru hautagaiek lehen diseinu hurbilketa bat egitera gonbidatuko zaie, bakoitzak 3.000 €-engatik. - Hirugarren fasea: proposamen irabazlearen hautapena eta proiektuaren enkargua uztailak 11an
Hautagai irabazleak azken enkarguaren baldintzak, prozesua eta xehetasunak FVFrekin adostuko dituen. Une horretan amaitutzat emango da proiektuaren deialdi prozesua, eta hautagai irabazlearen eta FVFren arteko harreman komertziala hasiko da.
IRISMENA
Hautagai irabazleak FVFren zentro kultural eta sozial berriaren identitatea diseinatu beharko du,hurrengo zeregin hauek barne hartzen dituena:
- Logotipoa eta tipografia: espazioa ordezkatzen duen logotipo bereizgarri baten diseinua. Proposamen tipografiko koherente batekin batera aurkeztu behar da.
- Koloreen paleta: espazioaren balioak transmititzen dituzten eta euskarri ezberdinetara egokitu daitezkeen koloreen hautapena.
- Elementu bisual osagarriak: ikonoak, patroiak, ilustrazioak edo espazioaren identitate bisuala osa dezaketen beste osagai batzuk.
- Aplikazio grafikoak: identitate bisualaren aplikazioen adibideak bitarteko ezberdinetan (kartelak, papertegia, seinaleak, webgunea, sare sozialak, merchandising, etab.).
- Identitate bisualaren gidaliburua: identitate bisualaren eta er
Gainera, hautagai irabazleak FVFko Komunikazio Sailari komunikazio planean identitate berria erabiltzeko jarraibideak jasotzen dituen proposamen bat aurkeztu beharko dio.
KONTAKTUA
DIGA eta EIDE elkarteek hautagaien aurkezpenari buruzko edozein zalantzari erantzungo diete posta elektroniko bidez: candidaturas.vital@eidedesign.eus


