EIDE-DIGAko ordezkarien eta María Nanclares eta Maite de Juan zinegotzien eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko zuzendari nagusiaren arteko bilera ilusionagarri batekin hasiko dugu ikasturtea.
Bi elkarteek antolatutako edo babestutako ekintzak errepasatu dituzte Arabako hiriburuko diseinua ikusarazteko (Diga Sariak, Creativity is Female, Basquerville, Begihandi…), eta EIDEk, DIGAk eta Gasteizko Udalak tokiko ekosistema sortzailea garatzen laguntzeko indarrak batuko dituzten ikuspegia partekatu dute.
Araban sektorea eta KSIak bultzatzeko diseinuaren aliantza emankor honetan aurrera egiten jarraitzen dugu!